ONGI ETORRI!!

jueves, 21 de abril de 2011

Gaitasun Digitala

Hona hemen gaitasun digitalari buruzko bi bideo. Biek gai bera landu arren ikuspegi desberdinak erakusten dizkigute.

Hemen daukazue lehenengo bideoa:


Honek teknologia berriek hezkuntzan izan duten eraginez hitz egiten du. Lehen umeei azaltzen zizkieten gauzak imajinatu behar zituzten, gaur egun, ordea, ez dute zertan imajinatu, haiek beraiek ikusi ahal baitituzte. Gizakien bihotzaz hitz egiten bazaie, ez dute nolakoa den imajinatu behar, teknologia berrien laguntzaz ikusi dezakete. Honek agerian usten du zelako aldaketa egon den hezkuntzan IKTak sartu direnetik aurrera.

Bigarren bideoan (egin klik hemen ikusi nahi baduzue) plazaratzen zaigun ikuspegia guztiz desberdina da.

Honetan azaltzen zaigu ikuspegi kritikotik irakurri eta idatzi behar dugula sarean eta horretarako alfabetizazioa guztiz beharreko dela. Alfabetizazio hori ez da herraminta digitalak erabiltzen jakitera mugatzen; baizik eta sarea ikuspegi kritikotik begiratzen jakiteari, analizatzen jakitea, zer nahi duzun jakitea, zer behar duzun, bilatzen jakitea, interpetatzea nork sortzen duen zuk kontsumitzen duzuna eta komunikatzen jakitea zure ikuspuntua publiko eginez.
Baina badira planteatu behar ditugun gauza batzuk, pribazitatea adibidez. Nork ditu datuak?, nork kontrolatzen du merkatua? Gainera, web 2.0ren erabilpen baldintzekin ere kontu handia izan behar dugu. Izan ere, hauen atzean lege auzi garrantzitsuak daude, eta guk gauza askori baietz esaten diegu jakin barik zertara konprometitzen ari garen.

Horrez gain, teknologien atzetik diseinu eta praktika batzuk daudela kontuan izan behar dugu eta guk horiek erabiltzen ditugunean arduradun bilakatzen garela. Jasotzen dugun guztiagatik beti zerbait ematen dugu.

Amaitzeko, berriro aipatu nahiko nuke kritikoak izan behar garela sarea erabiltzean, irakurtzean eta bertan bilatzean. Aipatzekoa da kultura digitalean parte hartzea ere garrantzitsua dela, saretik hartzen duguna hobetu, berreraiki eta itzuli behar dugula. Sarea ekosistema bat da eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario