ONGI ETORRI!!

jueves, 21 de abril de 2011

Gaitasun Digitala

Hona hemen gaitasun digitalari buruzko bi bideo. Biek gai bera landu arren ikuspegi desberdinak erakusten dizkigute.

Hemen daukazue lehenengo bideoa:


Honek teknologia berriek hezkuntzan izan duten eraginez hitz egiten du. Lehen umeei azaltzen zizkieten gauzak imajinatu behar zituzten, gaur egun, ordea, ez dute zertan imajinatu, haiek beraiek ikusi ahal baitituzte. Gizakien bihotzaz hitz egiten bazaie, ez dute nolakoa den imajinatu behar, teknologia berrien laguntzaz ikusi dezakete. Honek agerian usten du zelako aldaketa egon den hezkuntzan IKTak sartu direnetik aurrera.

Bigarren bideoan (egin klik hemen ikusi nahi baduzue) plazaratzen zaigun ikuspegia guztiz desberdina da.

Honetan azaltzen zaigu ikuspegi kritikotik irakurri eta idatzi behar dugula sarean eta horretarako alfabetizazioa guztiz beharreko dela. Alfabetizazio hori ez da herraminta digitalak erabiltzen jakitera mugatzen; baizik eta sarea ikuspegi kritikotik begiratzen jakiteari, analizatzen jakitea, zer nahi duzun jakitea, zer behar duzun, bilatzen jakitea, interpetatzea nork sortzen duen zuk kontsumitzen duzuna eta komunikatzen jakitea zure ikuspuntua publiko eginez.
Baina badira planteatu behar ditugun gauza batzuk, pribazitatea adibidez. Nork ditu datuak?, nork kontrolatzen du merkatua? Gainera, web 2.0ren erabilpen baldintzekin ere kontu handia izan behar dugu. Izan ere, hauen atzean lege auzi garrantzitsuak daude, eta guk gauza askori baietz esaten diegu jakin barik zertara konprometitzen ari garen.

Horrez gain, teknologien atzetik diseinu eta praktika batzuk daudela kontuan izan behar dugu eta guk horiek erabiltzen ditugunean arduradun bilakatzen garela. Jasotzen dugun guztiagatik beti zerbait ematen dugu.

Amaitzeko, berriro aipatu nahiko nuke kritikoak izan behar garela sarea erabiltzean, irakurtzean eta bertan bilatzean. Aipatzekoa da kultura digitalean parte hartzea ere garrantzitsua dela, saretik hartzen duguna hobetu, berreraiki eta itzuli behar dugula. Sarea ekosistema bat da eta.

sábado, 9 de abril de 2011

Eten digitala

Julio Cabrero Almenarak, Sevillako unibertsitateko irakasleak, idatzitako testu honek eten digitalari buruz hitz egiten du. 

Hitz hori entzuten dugunean, eten digitala, zer den asmatzera hel gaitzeke, baina benetan dakigu zeri egiten dion erreferentzia?

Hasteko, argitu beharra dago eten digitala ez dela gaurko kontzeptu bat. Betidanik egon da teknologia zehatz batzuk erabiltzea ezinezkoa izan duen giza kolektiboren bat. Baina, egia esanik, Interneten sorrera eta eboluzioarekin alde hau areagotu egin da; izan ere, mundu guztia ez dago sarera konektatuta eta gainera horietako batzuek ez dute denbora laburrean ere egoteko aukerarik izango. Beraz, eten digitala zer den esan beharko banu, horrelako zerbait esango nuke: sarea erabiltzeko aukera duten eta ez duten pertsona, instituzio, gizarte edo herrialdeen arteko aldeari eten digitala deritzogu. 
Autorearen esanetan eten digitalak ez dakar bakarrik desberdintasun teknologikoa, marginazio sozial eta pertsonalerako tresna bilakatzen ari da ere bai.

Eten digitalaren kontzeptua argituta, goazen aipatzera autorearen esanetan agertzen diten motak.
Cabrerok lehen azaltzen duen mota ekonomikoa da. Herrialde aberats eta pobreen artean gaur egun dagoen aldea, aurreko mendean zegoena baino handiagoa da. Alde hau guztiz markatuta dago herrialdeen egoera ekonomikoagatik eta beraz, IKTen egiten duten erabileragatik.

Baina aurrerago azaltzen du eten digitalaren arrazoiak ez direla bakarrik teknologikoak, gizarte mailakoak ere badirela eta herrialde baten barruan giza talde guztiak ez dutela IKTak erabiltzeko aukera berdinak. Esan daiteke barne-etena badagoela. Beraz, beste mota batzuk ere aipatzen ditu.

Eten digitala sor daiteke pertsonek teknologiak erabiltzeko jasotako hezkuntzagatik ere bai. Teknologia berriak erabiltzeko hezituta ez dagoen pertsona batek ezingo ditu hauek erabili nahiz eta konekzio eta tresna ugari eskuragarri eduki. Honekin lotuta agertzen da hizkuntzarekin zerikusia daukan etena. Ingelesa da sarean nagusi den hizkuntza. 

Bestetik autoreak belaunaldiko eten digitala aipatzen du. Artikuluan agertzen diren hainbat azterketen arabera gazteak dira teknologia berriak gehien erabiltzen dutenak. Nagusiek, ordea, gizarte post-industrialeko teknologiak nahiago dituzte; hau da, ikus-entzunezko teknologiak eta inprimatuak.

Sexuagatik sortutako eten digitala ere badago. Autoeraren esanetan emakumeek gizonek baino gutxiago erabiltzen dituzte teknologia berriak. Horren arrazoia emakumea bizi izandako bazterketa izan da. Hala ere, uste dut orain eten hori txikiagoa dela.

Etenen motekin amaitzeko, Cabrerok erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikikoengatik sortutakoa aipatzen digu. Esaten du eskoletan ez dagoela teknologia gehiegirik eta daudenak estandarizatuak daudela. Honek arazo bat suposatzen du; izan ere, egoera fisiko eta psikikoengatik dagoen bazterketa horri teknologiagatik sortutako marjinazioa gehitzen zaio.

Artikuluarekin amaitzeko, autorea irakaslea denez, hezkuntzaren aldetik zer egin daitekeen azaltzen du.
Hasteko esaten du eten digitalen arazoa konpontzeko irtenbide zehatzak aurkitzea oso zaila dela. Baina hainbat neurri hartzea proposatzen du: azpiegiturak jartzen ez dela arazoa konponduko ulertzea, teknologia egoki eta malguak sartzea, ez bakarrik hardwarean fijatuz baizik eta softwarean ere bai, irakasleen formakuntza, ikerkuntza bultzatu, hezkuntza eta industria munduen hurbilketa bultzatu eta gizartearen partaidetza indartu.

Testuaren amaieran aipagarria iruditzen zaidan ideia aipatzen du autoreak; ciberbolondresak sortzekoa hain zuzen ere. Interesagarria iruditzen zait eten digitalekin amaitzeko bide hau eta uste dut eragina izango lukeela.

lunes, 7 de marzo de 2011

Aproba testu birsartua


Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak.




domingo, 6 de marzo de 2011

Informazioaren Gizartea

Gaur egun behin eta berriz eta edonon entzuten ari gara izenburuaren bi hitz hauek: Informazioaren Gizartea. Baina badakigu zer den hori?

Hemen utziko dizuet kontzeptu hori argitzeko interesgarria iruditu zaidan informazioa.

Web orrialde honetan aurkitu ahal izango duzue Informazioaren Gizartearen hamar ezaugarriak.

Bideo hau ere intergarria eta politika iruditu zait:


Eta azkenik barregarri iruditu zaidan bineta hau konpartitu nahi dut zuekin:

Ama 1: Nire semeak abokatua izan nahi du.
Ama 2: Nire semeak medikua izan nahi du.
Ama 3: Nire semeak Google-ri bere webgunea saldu nahi dio.

Ondo ibili!

domingo, 27 de febrero de 2011

Web 2.0: The Machine is Us

Hemen daukazue web 2.0-ri buruz beste bideo bat, The Machine is Us.
Oso interesgarria delakoan nago.


Honi buruz egin dudan hausnarketa:

Bideo honen hasieran azaltzen zaigu HTML eta XML-en arteko desberdintasunak.

HTML lengoaia web dokumentu baten egitura definitzeko sortu zuten; <p> paragrafoari egiten dio erreferentzia eta berriz, <ll> itemen zerrendari. Geroago beste elementu batzuk agertzen joan ziren; hala nola, <i> letra italikoentzat. Horrelakoek definitzen zuten edukiaren forma. Beraz, HTML formatoan edukia eta formatoa bereizezinak egin ziren.

Baina hauek banatuta egon daitezke, eta horretarako hain zuzen ere XLM lengoaia asmatu zuten. Horren ondorioz, datuak esportatuak izan daitezke haien forma kontuan hartu gabe. Horrela, erabiltzaileek ez dute kode korapilatsurik jakin behar testuak, argazkiak edo bideoak webean publikatzeko.

Bestetik, aipatzen da makina geu garela; izan ere, geu gara webean dauden datu guztiak antolatzen ditugunak. Web 2.0-k pertsonak estekatzen ditu.

Web 2.0-rekin informazioa aztertzeko eta kudeatzeko era aldatu da eta horrekin gizakiok bizitza ikusteko dugun era ere bai. Horregatik, bideoan esaten zaigu hainbat gauza berpentsatu behar ditugula; hala nola, egileen eskubidea, identitatea, etika, estetika, autoritatea, pribatasuna, markataritza, maitasuna, familia eta gu geu ere bai.
 

domingo, 20 de febrero de 2011

Web 2.0

Web 2.0-ri buruzko informazio interesgarria ematen duen bideoa konpartitu nahi dut zuekin.



Gaia interesatzen bazaizue eta informazio gehiago nahi baduzue Wikipediako link honetan sartu zaitezte.

Kaixo!!

Ireki berria den blog honetan Teknologia berriei buruz hitz egingo dut, hezkuntzan aplikatuak, haur hezkuntzan zehazki. Gai honi lotuta hainbat informazio igoko dut.

Zuen gustukoa izatea espero dut,

Eunate