ONGI ETORRI!!

sábado, 9 de abril de 2011

Eten digitala

Julio Cabrero Almenarak, Sevillako unibertsitateko irakasleak, idatzitako testu honek eten digitalari buruz hitz egiten du. 

Hitz hori entzuten dugunean, eten digitala, zer den asmatzera hel gaitzeke, baina benetan dakigu zeri egiten dion erreferentzia?

Hasteko, argitu beharra dago eten digitala ez dela gaurko kontzeptu bat. Betidanik egon da teknologia zehatz batzuk erabiltzea ezinezkoa izan duen giza kolektiboren bat. Baina, egia esanik, Interneten sorrera eta eboluzioarekin alde hau areagotu egin da; izan ere, mundu guztia ez dago sarera konektatuta eta gainera horietako batzuek ez dute denbora laburrean ere egoteko aukerarik izango. Beraz, eten digitala zer den esan beharko banu, horrelako zerbait esango nuke: sarea erabiltzeko aukera duten eta ez duten pertsona, instituzio, gizarte edo herrialdeen arteko aldeari eten digitala deritzogu. 
Autorearen esanetan eten digitalak ez dakar bakarrik desberdintasun teknologikoa, marginazio sozial eta pertsonalerako tresna bilakatzen ari da ere bai.

Eten digitalaren kontzeptua argituta, goazen aipatzera autorearen esanetan agertzen diten motak.
Cabrerok lehen azaltzen duen mota ekonomikoa da. Herrialde aberats eta pobreen artean gaur egun dagoen aldea, aurreko mendean zegoena baino handiagoa da. Alde hau guztiz markatuta dago herrialdeen egoera ekonomikoagatik eta beraz, IKTen egiten duten erabileragatik.

Baina aurrerago azaltzen du eten digitalaren arrazoiak ez direla bakarrik teknologikoak, gizarte mailakoak ere badirela eta herrialde baten barruan giza talde guztiak ez dutela IKTak erabiltzeko aukera berdinak. Esan daiteke barne-etena badagoela. Beraz, beste mota batzuk ere aipatzen ditu.

Eten digitala sor daiteke pertsonek teknologiak erabiltzeko jasotako hezkuntzagatik ere bai. Teknologia berriak erabiltzeko hezituta ez dagoen pertsona batek ezingo ditu hauek erabili nahiz eta konekzio eta tresna ugari eskuragarri eduki. Honekin lotuta agertzen da hizkuntzarekin zerikusia daukan etena. Ingelesa da sarean nagusi den hizkuntza. 

Bestetik autoreak belaunaldiko eten digitala aipatzen du. Artikuluan agertzen diren hainbat azterketen arabera gazteak dira teknologia berriak gehien erabiltzen dutenak. Nagusiek, ordea, gizarte post-industrialeko teknologiak nahiago dituzte; hau da, ikus-entzunezko teknologiak eta inprimatuak.

Sexuagatik sortutako eten digitala ere badago. Autoeraren esanetan emakumeek gizonek baino gutxiago erabiltzen dituzte teknologia berriak. Horren arrazoia emakumea bizi izandako bazterketa izan da. Hala ere, uste dut orain eten hori txikiagoa dela.

Etenen motekin amaitzeko, Cabrerok erabiltzaileen ezaugarri fisiko eta psikikoengatik sortutakoa aipatzen digu. Esaten du eskoletan ez dagoela teknologia gehiegirik eta daudenak estandarizatuak daudela. Honek arazo bat suposatzen du; izan ere, egoera fisiko eta psikikoengatik dagoen bazterketa horri teknologiagatik sortutako marjinazioa gehitzen zaio.

Artikuluarekin amaitzeko, autorea irakaslea denez, hezkuntzaren aldetik zer egin daitekeen azaltzen du.
Hasteko esaten du eten digitalen arazoa konpontzeko irtenbide zehatzak aurkitzea oso zaila dela. Baina hainbat neurri hartzea proposatzen du: azpiegiturak jartzen ez dela arazoa konponduko ulertzea, teknologia egoki eta malguak sartzea, ez bakarrik hardwarean fijatuz baizik eta softwarean ere bai, irakasleen formakuntza, ikerkuntza bultzatu, hezkuntza eta industria munduen hurbilketa bultzatu eta gizartearen partaidetza indartu.

Testuaren amaieran aipagarria iruditzen zaidan ideia aipatzen du autoreak; ciberbolondresak sortzekoa hain zuzen ere. Interesagarria iruditzen zait eten digitalekin amaitzeko bide hau eta uste dut eragina izango lukeela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario